2017(e)ko uztailaren 4(a), asteartea

http://missbookseuskaraz.blogspot.com/2017/06/jara.html




Izenburua: "Jara"
Idazlea: Jasone Osoro
Argitalpena: 2001
Generoa: Haur Literatura








Jarak 13 urte ditu. Ume izateari laga eta emakume bihurtzen hasi da. Baina egoera berri horrek gorputzean eta, batez ere, buruan hainbat aldaketa eragingo dizkio. Gurasoekin haserreak, lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak eta tristurak... Denetik biziko du orriotan gure protagonistak. Baina, batetik bat, gertaera bere unibertsoa: estreinako musua.


Guztiei haztea beldurra ematen die, hazterakoan ditugun aldaketak, umore txarrak eta honek ekartzen dituen emaitzei beldurra diegu. Eta Jara, ez da gutxiago, neska bat izatetik emakume bat bihurtzeko ditugun aldaketak nabaritzen hasten den 13 urteko neska bat da.

Jarak, heldutasunak ekartzen dituen aldaketan hormonal guztiak sentitzen ari da. Jasone Osoro-k modu erraz eta ulergarri batean aldaketa horiek deskribatzen dizkigu, kasik gure azalean biziko bagenu bezala. 12 urtetatik aurrera gazteentzat gomendatutako irakurgai bat da, aldaketak ulertzea askoz errazago egingo zaie eta. Nahiz eta liburu hau emakume baten ikuspuntuan idatzita egon mutilentzat gomendatzen dut ere, horrela emakumeek dituzten aldaketak ulertu ahal izango dituzte. Gainera, mutilak ere sartzen dituzte istorioan eta umeak errazki haiekin parekatuta senti daitezke.

Jara bere aldaketa askoz ohartzen ari da bere istorioan zehar, bere gurasoekin askoz gehiago haserretzen da eta Ihintza bere lagunarekin hurbilagoa egiten da. Urkoz, beste pertsonaia nagusi batez, maitemintzen da, horrek umoreko eta bere errebeldiako aldaketak askoz gehiago zailtzen ditu.

Nahiz eta 133 orrialdeko liburu motza bat den, oso irakurtzea erraza da eta asko kontatzen digu zenbait kapitulutan.
Istorio honetako kapitulu guztiek arazo berria bat dakartzate edo Jara-ri gauza berri bat gertatzen zaio, horregatik, liburu honetaz ez zara inoiz aspertzera heltzen.

Duela urte batzuk irakurri nuen, irakurketaz asko gozatu nuen eta heldutasunaren ikuspuntu desberdinak eman zizkidan. Gainera ziur nago irakurle askok Jara-rekin eta bere aldaketekin parekatuta sentitu direla. Istorio hau osoki gomendatzen dut eta seguru nago irakurle askok nik bere denboran egin nuen bezala behin baino gehiagotan irakurriko dutela.


"Egarri nintzen eta zure ahoak asetu ninduen. Ordudanik, zure egarriz bizi naiz. Maite zaitut"


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina