2017(e)ko uztailaren 7(a), ostirala

http://missbookseuskaraz.blogspot.com/2017/07/jasone-osoro.html




Jasone Osoro Igartua 1971-ko abuztuaren 12 an, Egoibarren, Gipuzkoa jaio zen.

Informazio Zientzietan lizentziaduna da eta Bartzelonan Zine Gidoigintzari buruzko gradu-ostekoa egin zuen. Elgoibarko Barren astekarian bost urtez lan egin zuen kazetari moduan.

Telebistan aritu izan da aurkezle, erredaktore eta gidoilari lanak egiten: Bai zera, Sorginen Laratza, Hasiberriak, Kuxkuxeroak, Goenkale, Wazemank eta Horrelakoa da bizitzan. Telebistari buruzko Asteon aldizkariko zuzendaria izan zen ere.

Zutabegile lanetan dihardu hedabideetan eta hainbat aldizkaritan kolaboratu du, ipuinak idatziz: Euskaldunon Egunkaria, Gara, Aizu eta HABE aldizkarietan, Euskadi Irratian… Azken hamar urteotan Diario Vasco egunkarian zutabeak idazten ditu. Bai horixe atalean hasi zen eta 2008tik asteazkenero irakur daitezke bere zutabeak kontrazalean, Plaza de Gipuzkoa atalean.

1998. urtean kaleratu zuen estreinako ipuin liburua, Tentazioak. Liburu horrek Bilboko Liburu Azokaren Zazpi Kale saria jaso zuen, liburuaren egunean gehien saldu zen euskarazko argitalpena izateagatik.

2000. urtean Igartza Bekarako accesit bat lortu zuen. Beka horri esker, Korapiloak narrazio laburren eta poesien liburua argitaratu ahal izan zuen. Lan horrek Zilarrezko Euskadi Sariarekin saritua izatea ekarri zion. Liburuaren hastapenean, gizon batek bere emaztegaia bahitu, bortxatu eta hil egiten du. Emakumearen narrazioak, bahituta dagoen artean, agertzen dira liburuan. Heriotza, pasioak, amodioa, gorrotoa eta sexua nagusi dira korapilatuz doan historia honetan.

2001ean eman zituen lehen urratsak gazte literaturan Jara nerabearen abenturei buruzko liburuarekin. Gerora: Jara, Bikiak Eta Bikoteak; Jara Bartzelonan eta Jara Live plazaratu zituen. 2009an, berriz, Ezekiel jaio zen, gazteei zuzendutako Osororen pertsonai berria, 2012an kaleratu zuelarik Ezekiel Nora Ezean. Jararen eta Ezekielen abenturak behin baino gehiagotan gailendu izan dira Juul sarietan, Ikastolen Federazioak urtero antolatzen dituen hauteskundeak dira Juul. Bertan, ikasleek urtean zehar irakurritakoen artean gehien gustatzen zaien liburua aukeratzen dute.

2002an, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka baten laguntzaz, Bartzelonara joan zen eta bertan Gidoigintzari buruzko graduostekoa egin zuen. Horren emaitza izan zen 2003an kaleratutako Greta, Jasoneren lehen eleberria. 2009an Bi Marra Arrosa aurkeztu zuen. Bertan, bere lehen haurdunaldiari buruzko kronika kontatzen du. Horiez gain, hiru ipuin bildumatan hartu du parte: Gutiziak ; Euskal idazleen ipuin erotikoak; eta, azkenik, Bakarrizketan.

2012an Urtxintxa eskolak argitaratu zuen Titiriteroen Ipuinak liburuan parte hartu zuen Braulio Lehoiaren Ileordea ipuinarekin. 2014an, berriz, Muma Mamua plazaratu du haurrentzako, Ibaizabal argitaletxearen eskutik.

2015ean 12etan bermuta argitaratu zuen, Ondarroako Udalak eta Elkar-ek antolatutako XVI. Augustin Zubikarai beka irabazi ondoren.

Gaur egun Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria da.

Idatzi zituen lanak:


Narrazioak:
  • 1998,Tentazioak 
  • 2001, Korapiloak 
Nobelak:
  • 2003, Greta
  • 2009, Bi Marra Arrosa
  • 2015, 12etan Bermuta 
Haur eta gazte literatura
  • 2001, Jara
  • 2002, Nora eta Otsoak
  • 2005, Jara, Bikiak eta Bikoteak
  • 2007, Jara Bartzelonan
  • 2009, Ezekiel
  • 2010, Jara Live
  • 2012, Ezekiel Nora Ezean
  • 2012, Titiriteroen Ipuina: Braulio lehoiaren ipuina
  • 2014, Muma Manua
  • 2017, Eskularru Beltzak
Biografia
  • 1998, Isadora Duncan 
Gida-liburua
  • 1997, Elgoibarko Baserriak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina