Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera. Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

Eskularru Beltzak Jasone Osoro-ren bilduma berriko lehen liburua gogor zapalduz dator. Bildumak gutxienez 3 liburu gehiago izango ditu, ziur aski lehenengoa bezala primeran egongo direnak. Lehenengoa irakurri nuenetik hurrengo liburuak irten daitezen irrikan nago.
Institutu baten ikasleak bilduma honetako protagonistak dira. Haien, abenturen arteko erlazioak, maitasuna, jelosia bezalako gaiak liburuan agertzen dira, baina hain nabariak ez diren beste gai batzuk sartzen ditu ere: barne-segurtasun falta, gazteen ahuleziak eta kemenak, bullying-a, harrera-etxeak...
Gainera, istorio ikaragarri honetarako boxeoa sartu du ere. Lasaialdi modua bezala, eguneko arazoak ahazteko modua, boxeoa transmititzen digu. Kolpeak ematen eta jasotzen ikasi behar dela erakusten digu, baina guztiaren gainean saiatzen jarraitzea aldiz, garrantzitsuagoa. Boxeoak eta bizitzak sinesten duguna baino askoz gehiago antza dutela erakusten digu; eta metafora honek istorio oso interesgarri eta desberdina egiten du.
Pertsonaiek hizpidea asko ematen dute, pertsonaia guztien ikuspuntua eta sentimenduak ezagutzera heltzen gara hirugarren pertsonan idatzita egoteagatik, irakurketa errazten du eta gu pertsonaiengana askoz gehiago lotzea eragiten digu. Sei pertsonaia nagusi ditugu eta hurrengo liburuak irteten direnean hobeto ezagutuko ditugu. Pertsonaiak oso egokiak eta atsegingarriak iruditu zaizkit; gainera beraiei buruz gehiago ezagutzeko gogo asko ditut.
Liburua bi ataletan banatuta dago; lehenengoa udan, Beire uda-kanpamentura doanean eta bigarrenera, ikastaroaren hasieran,.
Bi atal horietan nortasun-desberdintasun handia nabaritzen da pertsonaia nagusi batzuetan, oso ohikoa gaur egungo gazteen artean, lekuaren edo inguratzen duten pertsonen arabera, hitz egiteko, jokatzeko edo pentsatzeko modua aldatzen dute.
Jasone Osoro hurrengo liburuan zer gertatzen den jakiteko ziurgabetasunarekin uzten gaitu oso amaiera irekiarekin.
Konklusioan, asko gozatu dut liburu hau irakurriz, oso irakurgai atsegingarria da. Perfektua da udarako ulertzeko erraza delako eta irakurketa azkarra da; gainera, Jasone ni pertsonaiekin parekatzea lortzeko gai izan da.
Irakurgai oso gomendagarria eta segur aski uda honetan bahi baino gehiagotan irakurriko dudana.
"Boteretsu sentitzea hain zen gauza ederra"





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina