Idazlea: Jay Asher
Argitalpena: 2007
Generoa: Gazteentzako literatura
(BERTSIORIK EZ DAGO EUSKARAZ)
Ezin duzu etorkizunari frenorik jarri.
Ezta iragana berridatzi.
Sekretuak erakusteko era bakarra... «Play» hari sakatzea da.
Kutxa bat, hamahiru kasete-aurpegi, hamahiru errudun eta biktima bat.
Bi aste pasatu dira Hannah-ak bere buruaz beste egin zuenetik, Clay-ek bere etxeko atean kutxa misteriotsu bat aurkitzen duenean. Kutxak, Hannah-ren heriotzaren arduradun guztiak nahasiko dituen joko gaizto baten hasiera izango diren kasete batzuk dauzka.
Eleberri hau 2007. urtean argitaratu zen baina, 10 urte pasatu arte, inork (ni barne) ez zuen istorio zirraragarri honen gainean jakin.
Eleberri honen gai nagusiak eskola-jazarpena eta horrek ekartzen dituzten ondorioak dira, kasu honetan suizidioa.
Jay Asher, idazlea, Hannah Baker-i 16 urterekin eskola-jazarpena sufritzen duen neska aurkezten digu, neska honek, bere buruaz beste egitea erabakitzen du. Baina bere buruaz beste egin baino lehen 13 zinta grabatzen ditu arrazoiak azalduz, kutxa batean jartzen ditu 13 errudunak entzun dezaten asmoarekin.
Hemen gure bigarren pertsonaia nagusia sartzen da, Clay, Hannah-ren lagun bat da eta 13 errudunen artean ere dago.
Eleberria bi ahotsetan dago idatzita, Clay-en ikuspuntua eta Hannah-ren grabazioen ahotsa. Bi ahotsek asko errazten gaituzte istorio gogor honen ulermenean eta batez ere, Hannah-ren jazarpenean zehar jasan zituen gauzak guztia zehatzez eta errealismoz ematen dizkigu.
Pertsonaiak sorgindu naute, oso errealistak dira eta nerabe batzuetara asko hurbildu dira. Pertsonaiez maitemintzea oso erraza izan da, idazleak pertsonaia nagusiek une bakoitzean nola sentitzen diren ikusarazten asko lagundu du.
Clay pertsona eztia, triste eta sentimentala da liburu guztian zehar, nahasita dago, ez du ulertzen nola Hannah-ak hain beste sufritu zuen denbora guztian zehar eta Hannah-ri pasatu zitzaiona ulertzen saiatzen da. Istorioaren parte gehiena, bere buruari errua botatzen pasatzen da Hannah salbatzen ez laguntzeagatik.
Hannah-ak ordea, neska gogor eta depresiboa dela erakutsi du. Bizirik jarraitzeko itxaropen guztiak galdu zituen neskaren ahotsa da eta liburua garatzen ari den bitartean, nabaritzen da zintak pasatzen ari diren ahala gehiago sufritzen ari dela eta hotzago bihurtzen da. Baina bere istorio guztiaren egia esatea erabakita dauka eta ez da inola ere isilduko.
Gainerako pertsonaiak ordea, gaizto eta ergelak iruditu zaizkit, nahiz eta bere akzioetarako izan dituzten motibazioak ulertzera heldu, Hannah sufritzea eragitea eta haienganantz sentitzen dudan gorrotoa ezin dut barkatu.Pertsonaien konbinazio guztiak irakurgaiak erritmo zalua izan dezala eta orrialdeak hegan eginez pasatzen dira. Gau guztia pasatu nuen esnatuta, errudunak nortzuk ziren jakin nahi nuen eta. Batez ere zer egin zuten errudunak izateko.
Hamahiru Arrazoigatik istorio oso errealista eta gogorra da, irakurtzean, gaur egun bizi garen gizartearen gainean hausnartzen eragiten dizu. Agian, liburu hau errieta egite bat da pertsona guztientzat. Akzio guztiak, nahiz eta txikiak izan, haien ondorioak dituztela konturatzeaz eragiten du. Jay Asher-i bere egundoko liburua idazteagatik eskertzea falta zait soilik. Gezurrik gabe idatzi duela nabaritzen da, zalantzarik gabe edo ezer ezkutatu gabe nahi zituen sentimendu guztiak adierazi ditu eta horregatik liburu harrigarri eta bete hau mundu osora zabaldu da.
“Cuando te metes en una parte de la vida de una persona, te estas metiendo en su vida entera. Todo... afecta a todo.”
“Pertsona baten bizitzaren lekuan sartzen zarenean, bere bizitza osoan sartzen zara. Dena... guztia eragiten du.”






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina